BIOGRAFIA

Gogoan dut nire lehen literatur saria, El Nacional-eko hirugarren saria, niretzat poz erreprimitua izana zena, irabazi ondoren –ez nago oso ziur “Fracaso” edo “Punto aparte”rekin izan zen–, saria Eusko Etxeko administrazioaz arduratzen zenari aipatu nionean, honek “ah”, eta igandeko pilota partiduari buruzko zerbait esan zidala.

Nere aitonak erderaz tutik ez zekian; nere aitak nolabait ikasi bear izandu zuan pixka bat, aurrera aterako bazan; nik nai ta nai ez ikasi bear, gure erriko ikastolak erderaz ikasteko jarriak ditugu ta; nere semetxoak berriz, etxetik kanporako itz-bideetara esnatzen asi diranerako sortu zait kezka: nere semeak, nire aitonaren odoleko ta itzbideko ondorengoak, betiko euskera galduko ote dute?

1921

Azaroaren 11n Andoainen jaio zen, Basteron hain zuzen. Haurtzaroa eta lehen gaztaroa Andoainen egin zituen.

1936

Lehen erbestealdia. Francoren altxamenduaren ondoren, Bilbora egin zuten ihes ugaldetarrek. Bilbon familia banatu egin zen: aita Asturiasera, Anaia Sobietar Batasunera. Eta amak eta Martinek Frantzia aldera, Chateau Chinonera.

1940

Alemaniarrek Frantzia bereganatu, eta Gurseko kontzentrazio esparrura eraman zuten Martin. Alemaniarrek aukera eman zioten: alemaniarren industrietan lan egin, edo Espainiara itzuli. Martin amarengana itzuli zen, Andoainera.

1942

Bigarren erbestealdia. Hiru urte iraungo zuen soldaduska egitera joan zen Tetuanera.

1947

Hirugarren erbestealdia, Venezuela. Andoainen ziren ama-semeek Venezuelarako bidea hartu zuten.

1948

Caracasko Eusko Gaztedi sortu zuen.

1949

Elite aldizkarian kirol-erreportajeak egiten hasi ziren.

1950

El Nacional Venezuelako egunkari indartsuenean erreportajeak argitaratzen hasi ziren.

1952

Estatu Batuetara joan zen, Michiganera lehenik eta New Yorkera ondoren, ingelesa ikastera eta literatura ikastaro bat egitera.

1954

Itzuli ondoren, Nosotros aldizkaria zuzentzen hasi zen.

1955

Ana Mari Martinez Urreiztietarekin ezkondu zen, Zurichen.

1957

Lehen ipuin liburua argitaratu zuen.

1959

Iltzalleak ipuinagatik Urrezko Domina eman zion Agirre lehendakariak.

1960

Estatu Batuetara joan zen. Chicagora, unibertsitate ikasketak egitera: kazetaritza ikasketak. Herri-iritzian eta masa-komunikazioan gaitu zen bereziki.

1967

Emaztea eta hiru seme-alabak Euskal Herrira itzuli ziren. Bera, Caracasen, unibertsitatean irakasle hasi zen.

1969

Euskal Herrira itzuli zen. Zeruko Argia-ko taldean sartu zen. Euskaltzaindiko bileretan parte hartzen hasi zen.

1971

EAJ alderdiaren Alderdi agerkaria zuzentzen hasi zen.

1972

Leizaola lehendakari zela, Eusko Jaurlaritzako kontseilari izendatu zuten.

1973

Euskaltzain urgazle egin zuten

1974

Espainiako Poliziak atxilotu eta Frantziara erbesteratu zuen. Laugarren erbestealdian, Donibane Lohizunen hartu zuen bizileku Martin Ugaldek.

1976

Franco hil ondoren, Hondarribira itzuli zen.

1977

Deia egunkariaren zuzendariorde eta euskarazko atalen arduradun izan zen.

1979

Eusko Kontseilu Nagusiak boletin ofizialaren arduradun jarri zuen.

1983

Eusko Jaurlaritzako Euskarazko Arazoetarako zuzendari izendatu zuten.

1985

EAJ banandu ondoren, EAn afiliatu zen.

1989

Egunkaria Sortzen taldeko kide nagusietako bat izan zen.

1990

Euskaldunon Egunkaria-ko administrazio kontseiluko lehendakari izendatu zuten.

1993

Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen.

1993

Zortzigarren Korrikak Martin Ugalde omendu zuen.

1997

Andoaingo herriak Martin Ugalde Andoaingo seme kuttun izendatu zuen.

1999

EHUk honoris causa doktore izendatu zuen.

2000

Martin Ugaldek kultur parkeko lehen harria jarri zuen.

2002

Martin Ugalde kultur parkea inauguratu zen.

2003

Egunkaria itxi zutenean Martin bera ere auzipetu zuten.

2003

Eusko Jaurlaritzak euskal herritar unibertsal izendatu zuen.

2004

Hondarribian zendu zen.