Euskaltzale

Euskaltzalea zen Martin Ugalde. Venezuelan bizi zela, Zeruko Argia-ra artikuluak bidaltzen zituen, eta, bere umeek euskaraz irakur zezaten, hiru liburu idatzi zituen etxeko euskaran.

Euskal Herrira itzulitakoan, Zeruko Argia-ko taldean sartu zen, eta Euskaltzaindirako ere aritu zen; Euskararen liburu zuria egiten, esaterako. Euskara batuaren alde egin zuen, eta 1993an Ohorezko Euskaltzain izendatu zuten.

1982an, politikan ere euskarari lotuta aritu zen, Carlos Garaikoetxea lehendakari zela, Euskarazko Arazoetarako zuzendari nagusi izendatu baitzuten. 

Deia egunkarian euskarazko erredakzioaren ardura hartu zuen, eta erabat konprometitu zen Euskaldunon Egunkariaren proiektuarekin.

EUSKARAREN
EGOERAZ

1978
Euskararen liburu zuria. Askoren artean egina. Martin Ugalde saioaren zuzendari eta koordinatzaile.

1979
Hizkuntza borroka Euskal Herrian. Martin Ugaldek idatziz moldatu zuen 1979an Siadecok egindako soziolinguistika azterketa.

1984
Euskaltzaindiaren historia laburra. Martin Ugaldek J.A. Arana Martijarekin batera idatzia.

1986
Euskara Donostian. Azterketa soziolinguistikoaren laburpena. Martin Ugalde laburpenaren prestatzaile.

EUSKAL HERRIKO
HISTORIAZ

1974
Síntesis de la historia del País Vasco.

1978
Herri baten deihadarra.

1981
Historia de Euskadi.

1983
Nueva síntesis de la historia del País Vasco.

BESTE
HAINBAT

1959
“La iglesia de mi pueblo artikulua”, Andoain

1759-1959
liburuxkan argitaratua.

1976
“El exilio en la literatura vasca: problemas y consecuencias” in ABELLAN, J.L.: El Exilio Español en 1939 liburu sailean argitaratua.

1978
Bolibar. Amerikako askatzailea. Martin Ugalde argitaldari eta hitzaurrearen egile.

1980
Obras completas de Sabino Arana Goiri. Askoren artean egina. Martin Ugalde argitalpenaren arduradun eta biografia atalaren egile.

1981
Obras completas de José Antonio de Agirre y Lecube. Askoren artean egina. Martin Ugalde argitalpenaren arduradun eta bi sarrera atalen egile.

1987
Eloy Erentxun. Askoren artean egina. Martin Ugalde biografia atalaren egile.

1990
Lezo Urreiztieta. 1907-1981. Lezo Urreiztieta abertzalearen biografiaren egile.

«Halako batean konpromiso politiko aktiboa alde batera utzi du Martinek. Euskara sekula ez. Politikaren aurretik ikusi du beti euskara. Politikari ezetz esan dakioke, euskarari ez, idatzi du berak. Abertzaletasun euskaltzalea da berea»

J. M. Torrealdai. 2003

«Gaztea nintzela egokitu zitzaidan Ediciones Vascasen “Síntesis de la historia del País Vasco” liburua esku artean. Hura garrantzikoa izan zen 1975 hartan Euskal Herria zer zen eta zer izan zen jakiteko. Beste liburu bat nabarmentzekotan, “Itzulera baten historia” nabarmenduko nuke; narratzaile on bat zela iruditzen zait. Euskaltzaletasuna abertzaletasunaren eta ideia politikoen gainetik eduki du lanak egiteko garaian. Penagarria da berak hainbeste nahiko zuen Euskal Herri bakezko eta independente bat ezin ikusi izana. Horrez ordez, Euskaldunon Egunkaria-ren ixtea ikusi zuen«

T. Irastorza. 2004