XXX. IPUIN
LEHIAKETA
I. GUTUN
LEHIAKETA

1. Deialdi honen xedea gazte eta gaztetxoen artean idazteko zaletasuna bultzatzea da.

2. Partaideak Andoain, Aduna, Asteasu, Amasa-Villabona, Larraul eta Zizurkilgo gazteak izango dira.

3. XXX. Martin Ugalde Ipuin Lehiaketa: Ipuin lehiaketara 10 urtetik 13 urtera bitarteko edozein neska-mutilek aurkez dezake bere ipuina. I. Martín Ugalde gutun lehiaketa: Gutun lehiaketara 14 urtetik 17 urtera bitarteko edozein neska-mutilek aurkez dezake bere gutuna.
– Lanak egile bakarra izan behar du.
– Partaide bakoitzak lan bat edo gehiago aurkez dezake.
– Lanek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute.
Baldintza hau ez betetzeak, zigorra ekar lezake: saria bueltatzea eta hurrengo deialdietan lehiaketa honetara aurkeztu ezin izatea.

4. Lehiaketa bakoitza bi mailatan banatuko da, eta mailaren urteak kalkulatzerakoan jaiotze urtea hartuko da kontuan.
XXX. Martin Ugalde Ipuin Lehiaketa:
1. maila: 10–11 urtekoena (2016 eta 2015 urteetan jaiotakoak)
2. maila: 12–13 urtekoena (2014 eta 2013 urteetan jaiotakoak)
I. Martin Ugalde Gutun Lehiaketa:
1. maila: 14–15 urtekoena (2012 eta 2011 urteetan jaiotakoak)
2. maila: 16–17 urtekoena (2010 eta 2009 urteetan jaiotakoak)

5. Gaia:
XXX. Martin Ugalde Ipuin Lehiaketa: Gaia librea izango da, eta hizkuntza euskara izango da.
I. Martin Ugalde gutun lehiaketa: oso egoera kritikoan zaude eta zure komunikatzeko aukera bakarra lagun bati gutun bat idaztea da. Ez duzu telefonorik, ez dago Internetik, eta ez dakizu zure lagunak gutuna irakurriko duen, baina komunikatzea behar duzu.

6. Lanek gutxienez eta gehienez honako karaktere kopuruak izango dituzte: XXX. Martin Ugalde Ipuin Lehiaketa: gutxienez 2000 eta gehienez 6000. / I. Martin Ugalde gutun lehiaketa: gutxienez 3000 eta gehienez 5000.
Kasu guztietan DIN A-4 neurrian aurkeztuko dira ordenagailuz idatzita. Lerroartekoa bikoitza izango da, justifikatua eta letraren tamaina Arial 12.

7. Lanak aurkezteko eguna: urriak 8, osteguna.
Lan originala, paperean, Bastero Kulturguneko harreran entregatu ahal izango dira 10:30etatik 13:00etara eta 16:30etatik 19:30etara.

8. Ez da onartuko adimen artifizialarekin egindako lanik, eta hainbat tresna erabiliko dira ez direla erabili ziurtatzeko.

9. Lanekin batera, gutun-azal itxi bat aurkeztuko da. Gutun-azalaren barnealdean lanaren egilearen izen-deiturak, jaiotze data, helbidea, telefonoa eta adina jarriko dira. Baita ikasten duen ikastetxearen izena. Gutun-azalaren kanpoaldean, berriz, lanaren izenburu berbera eta egilearen jaiotze urtea soil-soilik. Informazio bera eman beharko da posta elektronikoaren bidez bidalitako lanetan.

10. Era berean, derrigorrezkoa izango da, lanarekin batera hirugarren oinarria betetzen dela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena aurkeztea. Egileak ziurtatu behar du lana jatorrizkoa dela, ez dela adimen artifizialak sortua, argitaratu gabekoa dela eta beste lehiaketa edo sariketa batzuetan inolako saririk jaso ez duela. Zinpeko aitorpen hori gutun azalaren barruan sartuko da esandako datu pertsonalekin batera.

11. Sariak honakoak izango dira lehiaketa eta maila bakoitzerako:
XXX. Martin Ugalde Ipuin Lehiaketa:
1. maila
1. saria: 100 euroko bonoa + ipuin liburua
2. saria: 70 euroko bonoa + ipuin liburua
2. maila
1. saria: 110 euroko bonoa + ipuin liburua
2. saria: 80 euroko bonoa + ipuin liburua
I. Martin Ugalde Gutun Lehiaketa
1. maila
1. saria: EIEaren Saria (*) + 250€-ko bonoa
2. saria: EIEaren Saria (*) + 150€-ko bonoa
2. maila
1. saria: EIEaren Saria (*) + 300€-ko bonoa
2. saria: EIEaren Saria (*) + 200€-ko bonoa
(*) EIE – Euskal Idazleen Elkartea

Guztira 1.260 euroko diru-kopurua banatuko da, Salkin Andoaingo Merkatarien Elkarteko bonoetan, honako aurrekontutik ordaindua: 1.0500.480.334.00.02 2026 (254). LEHIAKETAK.

12. Literaturaren eta Haur literaturaren, hezkuntzaren eta/edo irakurketaren sustapenaren arloan esperientzia eta ezagutza duten pertsona adituek osatuko dute epaimahaia, eta, besteak beste, honako irizpide hauek kontuan hartuta baloratuko ditu aurkeztutako lanak: edukiaren originaltasuna eta sormena; edukia parte-hartzaileen adinera egokitzea; kalitatea eta egitura, koherentzia eta garapena balioetsiz; erabilitako hizkuntzaren aberastasuna eta zuzentasuna; interesa pizteko, irudimenerako eta balio positiboak transmititzeko gaitasuna; emozioak, gogoetak edo esperientziak benetan eta modu sinesgarrian transmititzeko gaitasuna; lehiaketaren gaira eta oinarrietara egokitzea eta lanaren aurkezpen orokorra. Epaimahaiak modu arrazoituan emango du bere balorazioa, eta erabakiak inpartzialtasun, objektibotasun eta independentzia irizpideekin hartuko ditu. Andoaingo Udalak bere ordezkaria izango du epaimahaian, eta idazkaria ere izendatuko du.

13. Sariak eman gabe utz daitezke aurkeztutako lanek Epaimahaiaren iritziz behar adinako kalitaterik ez badute.

14. Lan sarituak Udalaren esku geldituko dira, eta egoki iritziz gero argitaratu egingo ditu, baina ez da horregatik jabetza eskubiderik izango. Horretarako, saritutako lanak formatu digitalean entregatu beharko dira saria jasotzen den egunean USB batean edo, bestela, ipuinak emailez ere bidali daitezke martinugalde@andoain.eus helbidera. Dokumentuaren formatuak .doc, .docx edo .odt beharko du izan.

15. Parte-hartzaileek antolatzaileak salbuetsi egiten dituzte parte-hartzaileek egin lezaketen plagioagatik edo indarrean dagoen legediko beste edozein lege-urratzerengatik ondoriozta daitekeen edozein erantzukizunetatik.

16. Sarituak izan ez diren lanak azaroaren 17an eta 18an jaso ahal izango dira. Jasotzen ez diren lanak puskatu eta bota egingo dira.

17. Sari banaketa azaroan egingo da, aldez aurretik adieraziko den egunean eta orduan. Sarituei telefonoz jakinaraziko zaie sari banaketa noiz eta non egingo den.

18. Baldintza hauetan zalantzarik balego, hautaketa egiten duen epaimahaiaren iritzia izango da nagusi, horren erabakia apelaezina izango delarik. 19. Lehiaketa hauetako batean parte hartzeak, baldintza hauek goitik behera onartzen direla adierazten du.

Andoain, 2026ko abuztuan